Ikasi OmegaT erabiltzen 5 minututan!

Konfiguratu proiektu berria

Oharra:Apple Mac ordenagailuetan, erabili Command tekla Control teklaren ordez

OmegaT erabiltzen hasteko, sortu proiektu bat zure fitxategi guztiak (sorburu-fitxategiak, itzulpen-memoriak, glosarioak, bai eta itzulitako fitxategiak ere) bertan gordetzeko. 'Proiektua' menuan, hautatu 'Berria...' eta idatzi zure proiektuaren izena. Gogoan izan proiektua sortzen ari zarela, geroago hartara itzuli beharko baituzu.

Zure proiektuari izen bat eman ondoren, 'Sortu proiektu berria' elkarrizketa-koadroa irekiko da. Koadro horren goialdean, hautatu zure sorburu-fitxategien hizkuntza eta zure fitxategi itzulien hizkuntza, eta egin klik 'Ados' botoian aurrera jarraitzeko.

Koadro horretako beste ezarpen batzuetan interesatuta bazaude, Ctrl+E sakatuta bertara itzul zaitezke edozein unetan.

Ondoren, 'Proiektuaren fitxategiak' koadroa irekiko da. Egin klik 'Inportatu sorburu-fitxategiak...' aukeran zure sorburu-fitxategia aukeratzeko. OmegaT-k sortu berri duzun proiektuaren /source/ azpikarpetara kopiatuko du hautatutako fitxategia. Sorburu-fitxategia editore-panelean kargatu ondoren, 'Proiektuaren fitxategiak' koadroa itxi dezakezu.

Itzuli fitxategia

OmegaT-k segmentu bat erakutsiko dizu aldi bakoitzean, banan banan itzul dezazun. Segmentu bakoitza itzuli ondoren, sakatu Ctrl+U itzuli gabeko hurrengo segmentura joateko (edo Ctrl+Shift+U itzulitako hurrengo segmentura joateko). Zure itzulpenak behin-betiko formatuan izango duen itxura ikusi nahi duzunean, sakatu Ctrl+D itzulitako dokumentuak sortzeko. Zure proiektuaren karpetako /target/ azpikarpetan sortuko da. Itzulpenean zehar, erabili 'Editatu' eta Joan menuak beste funtzio erabilgarri batzuk gauzatzeko.

Balidatu zure etiketak

Zure sorburu-fitxategiak formatudun fitxategiak badira, esaterako Microsoft Word, LibreOffice Writer edo HTML, OmegaT-k formatu hori etiketa bihurtuko du eta itzuli behar duzun testuaren inguruan jarriko du. Sarritan dokumentuek formatuarekin zerikusirik ez daukaten baina garrantzitsuak diren etiketak edukiko dituzte bai sorburu-fitxategietan zein fitxategi itzulietan. Sorburu-esaldi batek itxura hau eduki dezake:

Hala ere, OmegaT-k esaldia beste modu honetan erakutsiko du:

Etiketak kolore grisez agertzen dira OmegaT-n, hobeto ikus daitezen. Babestuta daude; beraz, ezin duzu haien edukia aldatu, baina ezabatu ahal dituzu, eskuz berriro sar ditzakezu edo alde batetik bestera mugi ditzakezu helburu-segmentuaren barruan. Hala ere, formatu-etiketa horiek idaztean akatsik egiten baduzu, dokumentu itzuliak agian ez dira irekiko. Sakatu Ctrl+Shift+V zure fitxategi itzulia sortu baino lehen, zure etiketak zuzenak direla balidatzeko.

Sortu fitxategi itzuliak

Zure itzulpenean etiketa-errorerik ez dagoela ziurtatu ondoren, sakatu Ctrl+D helburu-fitxategia sortzeko. Fitxategi hori zure proiektuaren karpetako /target/ azpikarpetan sortuko da.

Gogoratu behar duzun gauza pare bat gehiago

  • Fitxategi bat ez bada editore-panelean kargatzen ez bada, agian OmegaT-k ulertzen ez duen formatu batean dago. Ikusi AukerakHobespenak...Fitxategi-iragazkiak OmegaT-k ulertzen dituen fitxategi-formatuak ezagutzeko.

  • Proiektu berria sor dezakezu lan berri bakoitzerako, eta nahi dituzun sorburu-fitxategi guztiak sar ditzakezu aldi berean proiektuan.

  • Proiektuaren hasierako ezarpenak gogoratu nahi badituzu, ireki 'Propietateak' elkarrizketa-koadroa Ctrl+E sakatuta. Proiektuan dauden fitxategien zerrenda ikusteko, ireki Proiektuaren fitxategiak koadroa Ctrl+L sakatuta.

  • Zure itzulpenaren amaieran, OmegaT-k hiru itzulpen-memoria esportatuko ditu zure proiektuaren karpetara: level1, level2 eta omegat . level1 eta level2 memoriak beste itzulpen-aplikazio batzuk erabiltzen dituzten erabiltzaileekin parteka daitezke. omegat deitutako memoria OmegaT-n bertan erabil dezakezu, sortuko dituzun proiektu berrietan. Itzulpen-memorien fitxategiak zure proiektuaren karpetako /tm/ azpikarpetan sartzen badituzu, OmegaT-k automatikoki arakatuko ditu fitxategi horiek antzeko segmentuak, "parekatze lausoak" deiturikoak, bilatzeko.

  • Termino berri bat gehi diezaiokezu glosarioari, Ctrl+Shift+G sakatuta, edo lehendik dituzun glosarioak zure proiektuaren karpetako /glossary/ azpikarpetara kopia ditzakezu, eta OmegaT-k automatikoki begiratuko ditu haietan dauden hitzak.

  • Sarritan erabilgarria da hitzak eta esaldiak sorburu-testuan zein itzulpenean bilatzea; horretarako, sakatu Ctrl+F Testu-bilaketa koadroa bistaratzeko.